0-1 gela

4 hilabete eta urtebete bitarteko umeak egoten dira gela honetan. Hain txikiak izanik, goxotasun handiarekin zaindu beharreko espazioa kontsideratzen dugu, eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zaigu ume gutxiren artean partekatzea bizi espazio hau.

Material arinez, goxoaz eta naturalez hornitua dugu gela, eta mugimendu desberdinen konkistarako beharrezkoak diren egurrezko moduluak aurki ditzakegu ere espazioaren hainbat txokotan. Deskantsua eta otorduak ere espazio berdinean egiten dituzte, beraien erreferentea eta segurtasun afektiboa ziurtatzen dien hezitzailea ondoan izan dezaten momentu oro. Bazkaria bakarka eskaintzen zaie hezitzailearen magalean eserita.

Itxi
Itxi