2-3 gela

2 eta 3 urte bitartekoen gela 16 haurrez osaturiko taldea izanik ere, bi taldeetan banatzen saiatzen gara, modu honetan 8 haurrek kanpoko espazioan jolasten duten bitartean, beste 8 barruko espazioan arituko dira.

Beraien beharrei erantzuten dien hainbat txoko topatuko dituzte: mugimendua, imitazio jolasak, eraikuntzak, area, marrazketa, motrizitate finarekin erlazionaturiko hainbat proposamen,… . Haurrak espazioan zehar libreki mugitzeko aukera izango du, zertan aritu nahi duen, norekin eta zenbat denboraz erabaki dezakeelarik askatasun guztiz. Bazkaria gelan eskainiko zaie horretarako egokitua dagoen espazio batean. Talde honetan bazkaria taldean izango da, baina bi talde izanik, bi txanda egingo dira. Deskantsurako ume bakoitzak bere espazioa izango du eta egunean zehar bertara joateko aukera izango du ere.

Itxi
Itxi