1-2 gela

Urtebete eta 2 urte bitartekoen gela dugu hau. Talde txikien bizipena bilatzen dugu adin honetan ere, giro erlaxatu batean pasa dezaten eguna.

Jolas materiala beraien garapen momentura egokitua dago, baita mugimendurako eskainitako altzariak ere. Elementu naturalekin sortutako materialak nagusitzen dira espazioan, nahiz eta plastikoa ere topatu dezakegun. Deskantsurako espazio bat izango du haur bakoitzak eta bertara egunaren edozein momentutan joateko aukera izango du. Bazkaria gelan eskaintzen zaie horretarako prestatua dagoen gune batean, eta bakarkako zaintza momentua izango da. Urtea aurrera joan ahala haurrak binaka bazkaltzera ere iritsi daitezke, beti ere umea horretarako prest ikusten badugu.

Itxi
Itxi