Matrikulazioa

2026-2027 IKASTURTERAKO ONARTZE ESKAERAREN PROZESUA
Aurkeztu beharreko dokumentazioaren informazioa eta onarpen eskaera non/nola tramitatu behar duzuen inguruko informazioa aurkituko duzue hemen.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 6ra artekoa izanen da, biak barne.

Haurrak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko eskaera telematikoki tramitatuko da Educa Ataria plataformaren bidez. Eskabide telematikoa izapidetzeko, eskatzaileak Educa Atarira jo behar du, eta hartan sartu Educako erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz, ziurtagiri elektronikoa erabiliz edo cl@ve sistemako sarbideko kredentzialekin.

Eskaera tramitatzeko laguntza behar izanez gero, Berako Udalara joaten ahal zarete, bertan eskaera tramitatzen lagunduko dizuete. Tramitazioa azken momenturarte ez uztea aholkatzen dizuegu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazioa (lotura hau sakatu)

Informazio gehiago nahi izanez gero,
kontaktuan jarri telefonoz whatsapp bidez zenbaki hontan: 655 59 72 13.

Itxi
Itxi