Kanpoko espazioa

Egunero basora (edo aterpera euria eginez gero) ateratzeko aukera izango dute. Kanpoko espazioak, arnas gune bat izateaz gain, ikaskuntzarako eta jolaserako aukeraz beteriko espazio zoragarriak ditugu. Mugimendua, esplorazioa eta imajinazioa indartsu agertuko dira bi espazio hauetan, haurraren osasunerako eta garapenerako ezinbesteko jolas espazioak bihurtuz.

Basoa

Basoko espazioan naturarekin bat egiteko aukera izango dute haurrek. Zuhaitzak, area, harriak, belarra, hostoak, txoriak, xomorroak, … , haurtzaindegiko eguneroko biziaren parte izango dira. Magiaz beteriko txokoa dela esan dezakegu inongo zalantzarik gabe.

Aterpea

Egun euritsuetan aterpera aterako dira 2 eta 3 urte bitartekoak, eta euria egiten ez duen egunetan, ertainek eta ttikiek erabiliko dute espazio hau. Egurra nagusitzen da espazio honetan, goxotasun berezi bat eskainiz espazioari. Jolasteko aukerak anitzak dira ere aterpean: lasterka ibili, eskalatu, saltoak egin, izkutatu, eraiki, area sentitu eta berarekin jolastu, … .

Itxi
Itxi